Film laburrak

EITB Taldeak darabilen kudeaketa-sistemak barne hartzen du hornitzaileekin eta bezeroekin duen harremana. Kudeaketa-sistema horri jarraituz, atari honen bidez aurkeztu behar dira film laburrak baloratzeko batzordeari zuzendutako proiektuak.

Horretarako, lehenik eta behin, enpresa ekoizleak alta eman behar du "Enpresen alta" atalean, eta, ondoren, pasahitza jasoko du emandako posta elektronikoaren bidez. Enpresa ekoizlea pasahitz horren bidez sartuko da atariko eremu pribatura, eta proiektua inskribatu ahal izango du. Une horretatik aurrera, kudeaketa-harreman formala online egingo da, eremu pribatuaren bidez.

OHARRA: ARAUDIAREN ATALEAN DAGOEN PROZEDURA ARRETAZ IRAKURTZEA GOMENDATZEN DA.

Gurekin harremanetan jartzeko, idatzi helbide honetara: filmlaburrak@eitb.eus

Eskabideak aurkezteko azken ordua epearen amaierako 17:00ak dira. Deialdi baterako irekitako epetik kanpo aurkeztutako proiektuak hurrengo deialdira bideratuko dira automatikoki.

Eskaerak plataforma honen bidez aurkeztu behar dira, eta ez da onartuko beste biderik.

Eskaera behar bezala egin dela egiaztatzeko, ziurtatu "BIDALITA" dagoela.